2019 ko gure lehenengo arreta blog

KAIXO!!!

Urte berri on, hemen gaituzue berriro zuekin.Ondo pasatuko zenutela oporrak pentsatzen dugu.

Goazen gure aurkezpenekin:

 

Kaixo ni Joritz naiz 11 urte ditut. Pizza asko gustatzen zait baina barazkiak ez zaizkit batere gustatzen,nazka ematen didate.Maiatzaren 31ean 12 urte beteko ditut.Futbola asko gustatzen zait eta nire taldea Real Madrid da.Familiarekin egotea pila bat gustatzen zait, beraiekin primeran pasatzen dut eta lagunekin ere oso ondo pasatzen dut


Kaixo ni Nerea naiz 11 urte ditut  eta maiatzaren 3an 12 urte egingo ditut.Barazkiak ez zaizkit gustatzen baina pizza asko gustatzen zait.Nire familiarekin oso ondo pasatzen dut eta lagunekin ere.Nire futboleko taldea Erreala da,baina nik ez dut jolasten asko futbolean. 

 

Kaixo ni Ibai naiz eta 11 urte ditut. Txokolatea asko gustatzen zait. Gazta ez zait gustatzen eta pianoa oso ondo jotzen dut. Nire lagunekin jolastea asko gustatzen zait. Agur.


Kaixo ni Oihane naiz,11urte ditut. Pizza asko gustatzen zait. Martxoak 26an 12 urte egingo ditut.Futbola, eskola, jolastea, hitzegitea eta Iñaki moskeatzea asko gustatzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario