Masha eta Hartza



Kazetariak:Victor eta Lucia

MASHA ETA HARTZA
Bazen behin, neskatxa bat Masha deitzen zena. Bere hartzarekin jolastea asko gustatzen zitzaion. Egun batean, zuhaitz baten enborrean etxetxo bat egin zuen. Eskailera batekin igotzen zen. Bere kometarekin jolasten zuen. Hartza gezurretazkoa  zen eta eztia ematen zion. Berarekin jolasten zuen etxetxoan. Egun batean, Masha gaixorik jarri zen eta ezin zuen jolastu. Bere hartzakin ohean zegoen. Oso gaixorik zegoen  eta ezin zuen ezta hitz egin . Baina  aste bat pasa zen eta sendatu zen. Betikoa egiten hasi zen, hori zer zen? Ba, bere hartzakin jolastu. Beti bezala, eztia ematen, zuhaitzeko etxetxoan igo eta  bere kometarekin jolastu. Azkenean, hartza zikindu zen eta kometa puskatu zen. Masha bere izebaren etxera joan zen eta bere lehengusinekin oso ondo pasa zuen. Eta egia ala gezurra,  gereziaren hezurra.



Danai Vega



No hay comentarios:

Publicar un comentario