Igor

 Kaixo, ni Igor naiz, hamaika urte ditut eta Arri Berrin bizi naiz nire aita, ama eta anaiarekin. Aita José Luis deitzen da, ama Mamen eta anaia Aimar. Gehienetan txandala eramaten dut, baina igande batzuetan bakeroak jazten ditut. Eskolan oso ondo pasatzen dut.Nire lagunak hauek dira: Iker, David, Yared, Gorka, Imanol, Alexis, ... Oso ondo pasatzen dut beraiekin.Futbola asko gustatzen zait eta futbol talde batean nago, “Lengokoak” deitzen da. Nire talde gogokoenak Reala eta Barça dira. Eskupilota, tenisa, saskibaloia eta beste kirol batzuk ere asko gustatzen zaizkit. Jateko, makarroiak asko gustatzen zaizkit.



No hay comentarios:

Publicar un comentario